XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) horretarako zernahi txikiena, berriro egiteko gogorik handiena sortzen dit...

Gehienetan berriro egiten dut.

Baina gero etortzen zait burura linterna, eta itsutu egiten naiz.

Orduan ateratzen dut nire labana eta... (Labanaz, keinu adierazgarria).

ALDO: Ah, zein ongi ulertzen zaitudan.

Niri ere gauza bera...

GIO: Ah, zure zinematokian...

ALDO: Jainkoaren izenean, ez, ez.

(Ugo altxatu egiten da, eta Aldo bere lekuan etzanerazten du, lurrean).

Amarekin etzaten nintzela egiten nuen ames...

UGO: Ah!

ALDO: Orduan On Pinguinok...

GIO eta UGO: Pinguino?

ALDO: Herriko erretorea On Paskuino zeritzan, baina motikook geuron artean On Pinguino genion gaitzizen bezala, hitzen antzagatik ere bazen, baina batez ere ibiltzeko zeukan eragatik...

gero soinekoa, luzea eta beltza... eta zerbait egin behar zuenean, gainean ipini ohi zuen amantal zuri handi hura...

Non zaude orain fede xalo barregarri triste eta zalantzari gabeko baten lekuko?

Nora zoaz hegaka, hegorik gabeko hegazti, aingeru izuna, xalotasunaren hegaldari?

Eta aizu... gogoratzen al zara nirekin?

Nork hustuko dizu limosnen kutxatila?

Nork botako dizkizu aitorlekuko zirriztuetatik upats borobilagoak?

Nork beteko dizkizu pixaz elizako ur-harriak?

Apeztxo maite ahantzia...

Baldin parabisurik bada ezgauzentzat, alferrikakoentzat, arloteentzat, zu egongo zara zalantzarik gabe jargoian eserita...

On Pinguino gizarajoa...

GIO: Eta gero?

ALDO: Bai, bai... On Pinguinok, aitortzakoan, aditzera eman zidan, amari ezin zekiokeela... ba, hori...

UGO: Adarra sartu.

ALDO: Hori.

Ezta munduko urre guztiagatik ere.

UGO: Antigualekoen antzekoa, eh, zuen On Pinguino hori?